Hemeroteka

2021-10-27

Ordiziako gazteak ere Booktuberboom_+ kedadan!

Elorrion egindako Booktuberboom_+ booktuber, bookstagramer eta booktoker kedadaren ondoren, aste honetan Ordiziako gazteen txanda izan da!

Astearte honetan, urriaren 26an, Ordiziako Jakintza ikastetxeko 15 eta 16 urteko gazteak hurbildu dira herriko udal liburutegira. Ordu betez aritu gara liburuen influencerrei buruz eta booktube, bookstagram eta booktok fenomenoaz solasean: influencer ezagunenak deskubritzen, booktuber bat bilakatzeko pausuak ezagutzen, grabazio eta edizio aholkuak edota TikTok eta Instagramera igotzeko liburu interesgarri batzuk elkarri partekatzen. Batek baino gehiagok booktokerrak ikusi izana aipatu du eta behin baino gehiagotan irakurri izan dituztela haiek proposatutako liburuak. Gomendio onak ematen omen dituzte, baina gazteleraz... Hortaz, animatuko al dira Ordiziako gazteak euskarazko liburuen gomendioak egitera eta euskarazko liburuen influencer berriak bilakatzera? 

Azaroak 26a bitarte jakingo dugu hori, orduan amaituko baita lehiaketan parte harzteko epea. 

Gogoratu! Astelehenero Booktuberboom_+ saioko atal berri bat ikusi dezakezue Youtuben! 

Gogoratu booktuber, bookstagram edota booktok fenomenoari buruzko informazio guztia geure blogean topatu daitekeela. Bertan topatuko dituzue lehiaketan parte hartzeko oinarri eta formularioak. Eman "like" eta harpidetu gure lehiaketan!