Hemeroteka


Compartir
2009-09-10

Oporretan ere irakurtzen gozatzeko

Biblioporrak izeneko gida plazaratzen dute azken urteetan Aramaioko, Arrasateko, Aretxabaletako, Bergarako, Eskoriatzako, Legazpiko eta Oñatiko udal liburutegiek. Bertan, udan leitzeko liburuen zerrenda proposatzen dute, adinka banatua. Horrez gain, disko eta filmen gida ere egiten dute. Haur eta gazteentzako proposamenez gain, helduentzako ere egiten dute. Biblioteka udan ere zabalik dagoela eta erabil daitekeela argi utzi digute beraz, biblioteka hauek.

 

Bestalde, Fundación Germán Sánchez Ruipérezek aurten plazaratu duen Haur eta Gazte Literaturako Liburu Hautatuen Gida. 2007-2008an 3 eta 15 urte bitarteko haur eta gazteei bideratutako liburuak aurkituko dituzue bertan.

 

Galtzagorritik eskaintza

Aurten, Galtzagorri Elkarteak Aholkularitza Zerbitzu bat antolatu du. Irakasleen formazioa, Eskola liburutegien dinamizazioa eta liburu baloratzeko irizpideak sustatzea dira talde honen helburu nagusiak. Talde honen lanetik atera den fruitu bat Haur eta Gazte Literaturako bibliografia zabala bat da: bertan, Haur eta Gazte Literaturako zerrenda oso zabal bat eskaintzen da, azken hamar urte hauetan argitaratu diren liburuez osaturik.

Jarraian duzue bibliografi hau eskura: