Hemeroteka


Compartir
2021-06-24

Ohorezko Zerrendako hautagaien selfie-ak zabaldu ditu IBBYk, tartean Gabiria eta Zubizarretarena

IBBYren 2020ko Ohorezko Zerrendako hautagaiak izan ziren Julen Gabiriaren Coraline (Elkar, 2019 lanaren itzulpena, Neil Gaimanek idatzitako eta Dave McKeanek ilustratutakoa, eta Patxi Zubizarretaren Korri, Kuru, korri (Ibaizabal, 2019) lanak. Oraintsu selfie bana eskatu die IBBYk Ohorezko Zerrendako hautagaiei ikusgarritasuna emate aldera. Osasun-krisiagatik aukeratutako lanok ez dute beste ekitaldi batzuetan beste zabalpenik izan egitasmo asko bertan behera geratu direlako, hutsune hori bete nahian selfie-ak zabaldu ditu IBBYk, tartean sortzaile euskaldunena. 

IBBYren hurrengo kongresua bertatik bertara egingo dela ziurtatu du nazioarteko haur eta gazte liburuaren erakundeak eta, Galtzagorri Elkartearen eta Etxepare Institutuaren arteko lankidetzari esker, Gabiria eta Zubizarreta Moskun izango dira datorren irailaren 11n dagozkien diplomak jasotzeko. Zorionak bioi!