Hemeroteka


Compartir
2015-09-14

Odriozolak eta Zabalak gaur jasoko dute Urrezko Sagarra

Elena Odriozolak eta Javier Zabalak jasoko dute Bratislavako Ilustratzaileen Biurtekoak munduko ilustratzalerik onenen artean banatzen dituen Urrezko Sagarra sariak. Bi ilustratzaile horien lanak OEPLI-k proposatu zituen (IBBYren Espainiako atalak) espainiar estatuko beste 13 irudigileren lanekin batera. Urrezko Sagarra saria 1.500 $-koa da, baina ia sari ekonomikoa baino garrantzitsuagoa da sari horrek ilustratzaileen artean nazioartean duen prestigioa. Biurteko horretan Grand Prix bat, Urrezko 5 Sagar eta Ohorezko 5 Plaka banatzen dira.

Bratislavako Ilustratzaileen Biurtekoan OEPLIk, IBBYren Espainiako atala den aldetik, eta bere azpiatal guztiek (Galtzagorri Elkartea, CGLIJ, ClijCat eta Galix) 15 ilustratzaile proposatzen dituzte haiek berriki argitaratutako liburu batekin edo birekin. Biurteko horretako epaimahaiak hartzen du gero erabaki nagusia. Honakoek osatu dute aurten: Anastasia Arkhipova (Errusia), Helena Bergendahl (Suedia), Nazan Erkmen(Turkia), Karol Felix (Eslovakia), Piet Grobler (Erresuma Batua), Agnes Gyr (Ruanda), Yukiko Hiromatsu (Japonia), Roger Mello (Brasil), Frantisek Skala (Txekiar Errepublika), Nina Wehrle (Suitza) eta M. Jesus Gil (Espainia).

Horrela banatu dituzte sariak:

Grand Prix (3000 $): Laura Carlin (Erresuma Batua). A world of your own.

Urrezko 5 Sagar (1.500 $):

MIROCOMACHIKO (Japonia): Yellow and I.

ELENA ODRIOZOLA (Espainia): Frankestein.

JAVIER ZABALA (Espainia): El pájaro enjaulado.

RONALD CURCHOD (Sutiza): The night when I sleep.

BINGCHUN HUANG (MI HE) (Txina): Braid.

Ohorezko 5 plaka (100 $):

ANNEMARIE VAN HAERINGEN (Herbeherak): Snow white knits a monster.

MYUNG-AE LEE (Hego Korea): Plastic island.

RENATE WACKER (Alemania): Mascha and the bear.

NATALIA SALIENKO (Errusia): About one, two, three four and five.

LEVI PINFOLD (Erresuma Batua): Black dog, greenling.

Eslovakiako Kultura Ministerioak, UNESCOren Eslovakiako komisioak eta BIBIANA zentroak (Haurrentzako Nazioarteko Arte Etxeak).

Sari banaketa ekitaldia gaur, irailak 4, izango da Bratislavako Slovak National Theathre antzokian arratsaldeko 17:00etan eta bertan izango dira Elena Odriozola eta Javier Zabala.