Hemeroteka


Compartir
2014-09-26

NordaNor datu-basea sortu du EIZIEk

Euskal itzulpengintzari buruzko informazioa bildu eta zabaltzeko asmoarekin, NordaNor Euskal itzulpengintzaren datu-basea sortu du EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak). Datu-base horrek euskaratik eta euskarara eginiko itzulpengintza, interpretazioa eta zuzenketak hartuko ditu ardatz. Halaber, Haur eta Gazte Literaturako obra itzulien (euskaratik edo euskarara) datu-base zabala osatu dute dagoeneko.

Informazioa bi ardatz edo atal nagusiren inguruan antolaturik dago, "Itzultzaileak" eta "Itzulpenak", biak elkar loturik: itzulpenetatik abiatuta itzultzaileen datuetara jotzeko aukera ematen du, eta alderantziz.

Besteak beste, bilaketa hauek egin daitezke:

- Hizkuntza jakin batetik (edo hizkuntza horretara) zer itzuli den

- Urte tarte jakin batean zer (kopurua eta testu motak) itzuli den

- Obren jatorrizko izenaren araberako bilaketak

- Itzultzaile bakoitzak zer itzuli duen

- Itzulitako obra bakoitzak izan dituen iruzkinak

- …

Bilaketa adibide moduan honakoa egin dugu: sorburu hizkuntzaren atalean "euskara" aukeratu, jarduera motan "itzulpena", eta, azpi-motan "Haur eta Gazte Literatura". Bilaketaren emaitza: 35.

Bilaketak egin daitezke itzultzaileen arabera edo euskarara itzulitako lanen arabera. Baita testuaren zati bat jarrita ere, edo EIZIEko bazkideen arabera.

Hortaz, Haur eta Gazte Literaturan gabiltzanontzat ere datu-base oso baliagarria sortu du EIZIEk.