Nahoko Uehashi idazle japoniarrarentzat eta Roger Mello ilustratzaile brasildarrarentzat izan dira 2014ko Hans Christian Andersen sariak. IBBY erakundeak urtero bizirik dagoen idazle eta ilustratzaile bati egindako ibilbidea omenduz ematen dion saririk handiena da.
33 herrialdeko 58 hautagaien artetik sei idazle eta sei ilustratzaile hautatu zituen epai-mahaiak eta horien artetik onenak Nahoko Uehashi idazlea eta Roger Mello ilustratzailea direla ebatzi du.
Sariak IBBYren Nazioarteko 34. Kongresuan banatuko dira, Mexikoko hiriburuan, irailaren 10ean.