Martxoaren 10ean zabaldu zituen ateak ‘Mo. Behi euskaldun baten memoriak’ erakusketak Nafarroako Liburutegiko Erakusketa Aretoan eta maiatzaren 10a arte bisitatzeko aukera izanen da.
Erakusketa eta proiektu pedagogikoa uztartzen dituen hau, gazteentzako zuzendua da bereziki eta Karrikiri Elkarteak eta Pamiela Argitaletxeak sortu dute Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzuarekin lankidetzan. Bertan, 2024an argitaratutako eleberri grafikoarekin loturiko panelak, testuak, landa eremuko tresnak eta pankarta ezberdinak egonen dira ikusgai.
Erakusketa liburutegiko ordutegian bisitatu daiteke, 8.30ak eta 20.30ak bitartean, doan. Datozen hilabeteetan Nafarroako Liburutegi Sareko beste hamar liburutegitan izango da.
Informazio xeheagoa eskuratzeko egin klik HEMEN.