Hemeroteka


Compartir
2021-11-16

Miren Agur Meabek eta Aiora Jakak irabazi dute VItoria-Gasteiz Itzulpen Saria

Miren Agur Meabek eta Aiora Jakak irabazi dituzte Vitoria-Gasteiz Itzulpen Saria. Euskal Herrian haur eta gazte literaturako itzulpen-lanen eremuan ematen den sari bakarra da. Gasteizko Udalak, Euskara Zerbitzuaren bitartez, 2002 urteaz geroztik ematen ditu, eta aurtengoa 18. ekitaldia izan da.

Meabek César Mallorquí idazlearen El círculo escarlata lanaren itzulpenagatik lortu du saria, eta 9.000 euro eskuratuko ditu. Ibon Martínen Onin y el secreto de las brujas eleberriaren itzulpenagatik lortu du saria Jakak, eta beste 9.000 euro irabazi ditu.

Ez da lehenengo aldia Meabek eta Jakak saria eskuratzen dutela. Aurtengoan, guztira 16 lan aurkeztu dira, horietako hamar haur literaturaren kategorian. Karlos del Olmo Serna, Aintzane Atela Gurrutxaga, Ainara Ruiz Benito, Miren Ibarluzea Santisteban eta Karlos Zabala Oiartzabal izan dira epaimahaikide.