Hemeroteka


Compartir
2014-02-28

Minusbaliotasunari buruzko liburuen bilduma

Minusbaliotasunen bat duten gazteentzako liburuen IBBYren bilduma eskuragai jarri dute Torontoko (Canada) North York Central Liburutegian. Formatu desberdinetako 3.000 liburu baino gehiago biltzen ditu bilduma horrek. Besteak beste, zeinu hizkuntzan, Braillen, Bliss ikur-sisteman edo irudi bidezko komunikazio ikurren bidez idatzitako liburuak daude horien artean, baita ukimenezkoak, zuntzezkoak eta kamishibai teknika erabiltzen dutenak ere.

Bilduma hori 1985ean sortu zuen Osloko Unibertsitateko Hezkuntza Bereziko Norvegiako Institutuak. 2002tik Oslon egon da eta orain lehen aldiz Norbegiatik irten eta Kanadara, Torontora, iritsi da IBByren bidez.

Bi urtetik behin IBBYk minusbaliotasunen bat duten haur eta gazteei zuzendutako edo beraiei buruzko 50 bat liburu hautatzen ditu. 2015rako Torontoko liburutegia arduratuko da zerrendarako liburu berriak hautatzeaz.