Euzkal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen elkarteak (EIZIE) Minaberri itzulpen-beka sortu du, Iruñeko Udalarekin lankidetzan eta Txalaparta argitaletxearen eta Cedroren laguntzaz.
Mentoretza baten bitartez nazioarteko gazte literaturako lan esanguratsu bat euskaratzeko sortua izan da. Aurtengo helburua Laurie Halse Anderson idazlearen Speak liburua itzultzea izango da.
Parte hartzeko baldintzak:
Lanak paperean (EIZIE. Zemoria kalea 25, behea. 20013 Donostia) edo posta elektronikoz (idazkaritza@eizie.eus) aurkez daitezke eta 2024ko ekainaren 17a izanen da hori egiteko azken eguna.
Irabazleak literatur itzulpenean eskarmentua duen itzultzaile baten orientazioa jasoko du, itzulpen-prozesuak iraun bitartean. Horrez gain, 3.000 euro gordin jasoko ditu Iruñeko Udaletik lana osorik itzultzeko eta Txalaparta argitaletxeak lana 2025eko abendua baino lehen argitaratuko du.
Informazio guztia EIZIEren webgunean topatu daiteke.