Hemeroteka


Compartir
2025-03-26

Minaberri bekaren bigarren edizioaren oinarriak kaleratu ditu EIZIEk

EIZIEk, Iruñeko Udalarekin lankidetzan eta Txalaparta argitaletxearen laguntzaz, MINABERRI itzulpen-bekaren bigarren edizioaren oinarriak kaleratu ditu. Mentoretza baten bitartez, bekaren xedea nazioarteko gazte-literaturako lan esanguratsu bat euskaratzea da —mentoretza CEDROren laguntzaz egingo dute—. Aurtengoan Maire-Aude Murail idazlearen Sauveur & fils obra euskaratuko dute.

Literatura-itzulpengintzan hasi nahi eta lagina aurkezteko epea amaitu aurretik gehienez ere 30 urte dituen orok parte har dezake deialdian. Nolanahi ere, ezin izango dira aurkeztu euskarazko literatura-itzulpen beka, sari edo lehiaketaren batean irabazle izan direnak.

Deialdian parte hartu nahi dutenek aurtengo bekaren helburu den laneko lagin hau itzuli beharko dute.

Lanak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 28an amaituko da (12:00etan). 

Informazio guztia hemen