Hemeroteka


Compartir
2012-11-28

Mexikon egingo da IBBYren 2014ko Nazioarteko Biltzarra

IBBYren Nazioarteko 34. Biltzarra Mexikon egingo da 2014an “Que Todos signifique todos/ May Everyone Really Mean Everyone” (Denok, denok izan dadila) lelopean.

Bookbird aldizkariaren argitalpena biltzarreko egunetarako aurreikusi dute eta gai bera jorratu nahi da bertan. Hori dela eta, Haur eta Gazte Literaturan aditu direnek aldizkari horretan kolaboratu nahi izanez gero, ondoko gaiei buruzko artikuluak idatzi (ingelesez) eta bidali beharko dituzte 2013ko irailaren 1a baino lehen: inklusioa/esklusioa; estereotipoak; aniztasuna; normaltasuna; parte hartzea; partaide izaera; irtenbideak; bilakaera eta joerak; kulturaniztasuna; genero literarioa.

Artikuluen proposamenak, 250 hitzekoak eta ingelesez idatziak, 2013ko maiatzaren 1a baino lehen bidali beharko dira ondoko editoreengana: Roxanne Harde rharde@ualberta.ca (editorea) eta Beatriz Alcubierre Moya balcubie@gmail.com (editore gonbidatua).

Aldizkari horretarako onartzen ez diren artikuluak hurrengo zenbakietan argitaratuko dira.