Hemeroteka


Compartir
2015-12-15

Mazoka, Marrazki Azoka egingo da abenduan Gasteizen

Ilustrapados elkarteak antolatuta, Mazoka, Gasteizko Lehenengo Marrazki eta Ilustrazio Azoka egingo da abenduaren 11tik 12ra Montehermoso kulkturunean. 55 erakusmahai izango dira azoka horretan eta askotariko lanak ikusi ahal izango dira: marrazki eta ilustrazio originalak, akuarelak, serigrafiak, collageak, argazkiak, laminak, posterrak, gabonetako apaingarriak, egutegiak, agendak, arropa, panpinak, txotxongiloak, buruhandiak... Horrekin guztiarekin batera, mikro-ikusikizunak, musika, antzerkia, swing... eta heldu nahiz haurrentzako lantegiak, baita Ilustramatoia ere.

Mazokaren helburua

Marrazkilari eta ilustratzaile profesional nahiz amateurrak eta haien lanak ikusgarri egitea da Mazokaren helburua. Horrez gain, euskarri desberdinen bidez lan horiek guztiak herritarrei ezagutaraztea eta bertako artisten lanen salmenta sustatzea ere badira azoka honen xedeak.

Mazokan parte hartu ahal izateko eskakizunetako bat erakusmahaiaren originaltasuna denez, azoka ikusgarria izango da dudarik gabe. 

Egitarau zabala osatu dute egun horietarako: kontzertuak, mikro-antzerkia, swing-bermuta, heldu nahiz haurrentzako lantegiak eta XI. Dibupotea.

Abenduaren 11n, ostiralarekin, zabalduko da Mazoka 18:00etatik 21:00etara. Larunbatean, berriz, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara zabalduko da, eta igandean goizez, 11:00etatik 14:00etara.