Hemeroteka


Compartir
2012-05-23

Maurice Sendak hil da

Maurice SendakPiztiak bizi diren lekuan” (Where the Wild Things Are, 1963) liburu ezagunaren egilea hil da maiatzaren 8an, 83 urte zituela. Sendak-ek desioa, askatasuna, amets debekatuak, amets gaiztoak eta iluntasuna bezalako gaiak landu zituen haur literaturan eta bere liburuek arrakasta handia lortu zuten arren, ez zen irakurle helduen artean beti onartua izan. American Library Asoaciationek dioenez, In the Night Kitchen liburua sarri zentsuratu izan da zenbaiten iritziz, konnotazio erotikoak dituelakoan (haur biluziak).

Hala ere, hainbat sari jaso zituen Sendakek bere ibilbide profesionalean. Hain zuzen, “Piztiak biz idiren lekuan” liburuagatik 1964an Caldecott Domina eman zioten, haurrei zuzendutako liburu ilustratuen urteko egile estatubatuar onenari ematen zaion saria. Liburu hori izan zen album ilustratutzat jotzen den lehen liburua. 19 milioi kopia baino gehiago saldu dira eta hainbat hizkuntzatara itzuli da; euskarazkoa 2000. urtean argitaratu zuen Kalandrakak, Koldo Izagirrek itzulita. Horrez gain, 1973an animazio film labur bat egin zen, 1980an haurrentzako opera estreinatu zen eta 2009an zinemara ekarri zuen Spike Jonzek.

Caldecott Dominaz gain, 1970ean Hans Christian Andersen Ilustrazio saria eskuratu zuen Sendakek, eta 2003an Astrid Lindgrenen Oroimenezko saria.