Hemeroteka


Compartir
2014-03-24

Martxoaren 25ean banatuko dituzte Astrid Lindgren Sariak

Martxoaren 25ean emango dituzte jakitera 2014ko Astrid Lindgren Sariak, Suediako Liburutegi Nazionalean eta Boloniako Haur Liburuaren Azokan. Guztira, 68 herrialdetako 238 hautagai daude zerrenda horretan eta horien artean da Elena Odriozola ilustratzaile donostiarra, Galtzagorri Elkarteko bazkidea eta 2013ko Ilustrazioaren Euskadi Saria.

Sari honen bidez, Suediako Gobernuak Astrid Anna Emilia Ericsson (Astrid Lindgren) idazlearen oroimenez Haur eta Gazte Literatura sustatzeko lan egin duten mundu osoko profesionalak eta erakundeak saritzen ditu 2003. urtetik: bizirik dauden idazleak, ilustratzaileak, kontalariak eta irakurketa sustatzen lan egin egiten duten erakundeak.

Horien artean da Elena Odriozola ilustratzailea, 2009ko eta 2013ko Euskadi Saria eta Galtzagorri Elkarteko bazkidea bera. Odriozolaz gain, hautagaien artean ere badira Municipi Lector erakundea, Arnal Ballester ilustratzaile kataluniarra eta Agustin Fernandez Paz idazle galiziarra ere. Hauek guztiak iaz ere hautagai izan ziren.

Aurten CILIJ (Centro Internacional del Libro Infantil y Juvenil) erakundea da zerrenda horretan berria. German Sanchez Ruiperez Fundazioak Salamanca hiriburuan zuen egoitza zen berau, aurten itxi dena.

Hemen duzue 2014ko hautagaien zerrenda.