Hemeroteka


Compartir
2015-02-27

Martxoaren 13a da book trailerrak aurkezteko azken eguna

Azken hilabetea geratzen da Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan parte hartzeko. 12 eta 16 urte bitarteko gazte gipuzkoarra bazara, animatu eta parte hartu. Irabazleak e-reader bat (e-book-ak irakurtzeko gailua) eskuratuko du. Parte hartzeko, nahikoa da Galtzagorrik proposatutako liburu bat aukeratu, irakurri eta horri buruzko bideo laburra egitea. Bideoa bidaltzeko azken eguna martxoaren 13a da. Aurten epai-mahai batek hautatuko ditu irabazle nagusiak, baina PUBLIKOAREN SARIA ere banatuko da kategoria bakoitzean boto gehien jasotzen dituzten book trailerrentzat. Eta bozketan parte hartzen dutenen artean e-reader bat zozkatuko da.

Lehiaketa honek bi kategoria ditu: Ikastetxeka eta norbanakoka har daiteke parte.

Ikastetxeen kategorian parte hartu nahi zuten ikastetxeentzat izena emateko epea 2014ko irailean amaitu zen. Norbanakoen kategorian parte hartzeko ez dago aurrez izena eman beharrik. Nahikoa da proposatutako libururen bat irakurri (bakoitzaren adinerako proposatzen direnen artean hautatutakoa), horri buruzko bideo laburra osatu, youtuben zintzilikatu eta martxoaren 13a baino lehen lehiaketara bidaltzea, Liburu Gaztea web gunearen bidez.

Nola parte hartu

1. Galtzagorri Elkarteak proposatutako liburu bat aukeratu. Horretarako bi zerrenda dituzu eta zure adinari dagokion liburua hautatu beharko duzu.

a. Aurtengo proposamena
b. Ezinbestekoak

2. Liburuaren oinarrizko informazioa eta gertakaririk interesgarrienak aipatuz (dena kontatu gabe), minutu bateko (gutxi gora-behera) bideo laburra osatu.

3. Book Trailerraren osagaiak:

a. Irudiak

i. Sortu (bideoa, argazkiak, ilustrazioak, collageak…) edo bilatu (interneten, liburuetan, aldizkarietan…).
ii. Liburuaren azalak irudien artean agertu behar du.

b. Testua

i. Esaldi laburrak eta liburuko hitz klabeak erabili.
ii. Emozio ukitua eman gidoiari
iii. Liburuaren titulua eta egileen izenak jarri amaieran.
iv. Zure izenik ez du agertu behar, bideo anonimoa izango da.

c. Musika/ahotsa

i. Copyright zigiluak eman ditzakeen arazoak saihestearren, Creative Commons lizentzia duen musika erabili.
ii. Nahi baduzu off ahots batekin osatu dezakezu gidoia.

4. Nola egin: hemen dituzue azalpenak eta hainbat esteka interesgarri book trailerra urratsez urrats egiteko.

5. Nola bidali: Book Trailerra osatzean, bideoa (bideo formatua duen artxiboa) youtuben zintzilikatu behar da. Ondoren, youtubek ematen dion esteka edo lotura bidali behar da lehiaketara.

6. Nora bidali:

a. Liburu Gaztea web gunean, Booktrailerrak atalean, Igo zurea azpiataletik bidali behar da youtuben zintzilikatutako bideoaren esteka edo lotura.
b. Galtzagorri Elkartera email bidez bidalitako bideoak ez dira lehiaketan sartuko.

7. Azken eguna: martxoaren 13a.

8. Aurten adituz osatutako epaimahai bat izango da saridun nagusiak hautatuko dituena. Baina, PUBLIKOAREN SARIA ere izango da eta hori boto bidez erabakiko da. Edonork eman ahal izango du botoa. Boto kopuru gehien lortzen duten book trailerra sarituko da kategoria bakoitzean. Bozketan parte hartzen dutenen artean, e-reader bat zozkatuko da.

9. Noiz eta nola bozkatu:

a. Martxoaren 27tik maiatzaren 15era bitartean bozkatu ahal izango da.
b. Lehiaketa izeneko atalean bistaratuko dira jasotako book trailer guztiak.
c. Liburu Gaztea web gunean BOZKATU izeneko atal bat aktibatuko da martxoaren 27tik aurrera. Bertatik bakarrik bozkatu ahal izango da.
d. Email helbide bat eskatuko da, bertara mezu bat bidaliko da esteka batekin eta berau klikatu arte ez da aurrez emandako botoa aktibatuko.
e. Email bakoitzarekin behin bakarrik bozkatu ahal izango da.
f. Youtuben atsegin dut klikatzeak ez du balioa boto gisa.

10. Sariak:

a. IKASTETXEKA:

i. DBH1-DBH2: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa ikasgelarentzat.
ii. DBH3-DBH4: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa ikasgelarentzat.

b. NORBANAKOKA: e-reader bat eta 100 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

c. PUBLIKOAREN SARIA:
i. Ikastetxeen kategorian: 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.
ii. Norbanakoen kategorian: e-reader bat

d. BOZKETAN PARTE HARTU DUTENEN ARTEAN e-reader bat zozkatuko da.