Hemeroteka


Compartir
2024-09-17

Martxan da Booktuberboom_+ Lehiaketaren VIII. edizioa

Adi gazte! Aurten ere gazteen artean liburuen euskal influencerra topatu nahian gabiltza! Horrexegatik zabalik dago jada booktubeak, bookstagramak eta booktokak bidaltzeko epea. Lehiaketara lanak 2024ko azaroaren 25eko 12:00ak arte aurkez daitezke eta parte hartzeko oinarriak blogean bertan dituzue.

Hona hemen Polaina Podkasteko kideek sortutako spota!

Edozein kategoriatan hartu dezakezu parte! Beti bezala booktubea egin dezakezu edo, berritzailea izan nahi baduzu, Instagram edo TikTok bitartez ere hartu dezakezu parte. Azalpen guztiak Booktuberboom_+ blogeko oinarriak atalean!

Aurten ere, irailetik azarora bitarte, bost kedada egingo ditugu EAEko liburutegi ezberdinetan, Legazpin, Andoainen, Gasteizen, Iurretan eta Elorrion, hain zuzen. Era berean,  aurreko urteetako Booktuberboom Youtube saioak ikusgai daude YouTuben  (booktuber kedada birtualak). Bideo horietan liburuak ditugu mintzagai.

14-18 urte bitarteko gaztea bazara eta irakurtzea edota sare sozialetan aritzea gustuko baduzu hauxe da zure lehiaketa! Dagoeneko egitasmoa euskal booktuber komunitatearen lehen haziak landatzen ari da.

Animatu zaitez parte hartzera! Sari potoloak daude jokoan: kamera, GoProa, grabaziorako materiala, liburuak…

Izan zaitez liburuen hurrengo euskal influencer-a!