Martxan da Booktuberboom Lehiaketaren III. ekitaldia eta baita kedadak ere. Dagoeneko Iurreta eta Hondarribiko liburutegietan izan gara eta datorren astelehenan Ondarroaren txanda izango da. Aurten, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri elkarteak elkarlanean martxan jarri zuten egitasmoak bidelagun berria topatu du, Gipuzkoako Foru Aldundia. Bidelagun berri honi esker bultzada sendoa lortu du egitasmoak eta aldaketa berriekin dator: Pertsonaia ezagunen booktubeak, spot berria eta sari potoloak.
Hauek dira hirugarren edizio honetan banatuko diren sariak:
Azarora bitartean hamabi kedada egingo ditugu guztira. Kedada horietako batzuetan gazteek booktube-ak zer diren eta nola egiten nola egin ikasiko dituzte. Hauek dira datozen kedaden datak:
Book (liburua) eta tube (Youtube) lotzen dituen bideoa da booktube-a. Hau da, Youtube plataforman zintzilikatzen den liburu bati buruzko kritika edo iruzkina da, liburu baten irakurketa gomendatzeko norberak bere buruari egindako bideo-grabazioa. Booktuberboom egitasmoak booktube lehiaketa eta booktuber kedadak hartzen ditu. Kedada hauek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gaztelekuetan zein liburutegietan egingo dira. Helburua 14 eta 18 urte bitarteko gazteen irakurzaletasuna hauspotzea da. Nola? Ikus-entzunezko euskarriak baliatuta. Bide batez, euskal booktuber plataforma bat sortzea dute helburuz. Dagoeneko egitasmoa euskal booktuber komunitatearen lehen hazia landatzen ari da. Iazko edizioan 50 booktubetik gora jaso ziren.
Lehiaketara lanak azaroaren 29ra arte aurkez daitezke. Parte hartzeko oinarriak blog honetan izango dira eskuragarri.