Hemeroteka


Compartir
2013-11-14

"Marta ispiluaren aurrean" liburuaren irakurketa dramatizatua

Teresa Calo aktore, antzerki zuzendari eta gidoigileak idatzitako Marta ispiluaren aurrean liburuaren irakurketa dramatizatua aurkeztuko dute azaroaren 14an, 19:30ean Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean.

Teresa Calok berak zuzendu, eta Aitziber Garmendiak eta Naiara Arnedok antzeztutako lana da berau. Liburu hau izan da, hain zuzen, ikasturte honetako Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketarako proposatutako irakurgaietako bat. Anorexia da kontakizunaren ardatza.

Liburua bera antzerki obra baten gidoia da. Bertan anorexiak jota hildako hamazazpi urteko Martak bere bizitzaz hausnartzen du ikusleei zuzendutako elkarrizketan, monologoa da parterik luzeenean eta bere buruaren alter egoa den eskeleto batzuekin elkarrizketan tarteka. Anorexia da gaia eta horretaz hitz egiten du neskak, atseden gabe, azken lerrora arte.