Hemeroteka

2020-09-18

Marrazioetako ilustratzaile-taldea osatu dugu

Marrazioak tailerraren 12. ekitaldia izango da aurtengoa eta dagoeneko osatu dugu parte hartuko duten ilustratzaileen zerrenda. Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, antolatzen duen euskal ilustrazialeei zuzendutako tailerra urriaren 19an hasi eta 23ra arte iraungo du. Igeldoko Undermount elkartean egingo dugu eta Maite Gurrutxaga ilustratzaile eta Juan Kruz Igerabide idazlea izango dira gidariak. Aurtengo tailerraren gaia ahozko tradizioa eta poesia dira. Nola ilustratu? Materiala eramango dute gidariek, ahots goran irakurketak egingo dituzte, jolastu, kantatu eta kontatu ere egingo dute. Hori guztia ilustrazio bidez tradizioaren narrazioa egiteko bideak urratzeko. 

Hona Zotzak biltzen, ahozko tradizioa eta kantak ilustratuz Marrazioak XII. tailerrean parte hartuko duten ilustratzaileen zerrenda: 

  • Ainara Azpiazu Axpi
  • Ane Arzelus
  • Arrate Rodrigez
  • Asier Iturralde
  • Iñaki Landa
  • Irrimarra
  • Maite Mutuberria
  • Mariñe Arbeo
  • Noelia Sierra
  • Sandra Garayoa

Iazko tailerraren bideoa