Hemeroteka

2019-07-08

MarraziOak XI: UZTAILAREN 12a izango da dokumentazioa aurkezteko azken eguna.

UZTAILAREN 12a izango da dokumentazioa aurkezteko azken eguna. Hau da Elena Odriozola eta Gustavo Puertak eskainiko duten lantegian parte hartzeko azken aukera. Irakurri oinarriak eta oraindik ez baduzu egin, bidali zure lana! Topaketa hauetan formazioa doan eskainiko zaie aukeratuak diren 10 laguni.

Parte hartu nahi duten irudigileek dokumentazio arruntaz gain, hiru plateren ilustrazioak bidali beharko ditu: atarikoa, plater nagusia eta postrea. Jasotako hautagaitzak baloratu ondoren, uztailaren bukaeran erantzungo zaie parte hartuko duten irudigileei.

Esan bezala, tailerrean parte hartzeko aukeratutako egileak sukaldearen bueltan arituko dira, jatekoen prestaketa ardatz izango delarik. Sukalde lanak prozesuaren erregistro grafikoarekin tartekatuko dituzte, baita elkarrekin prestatutako jatekoekin ere. Honakoak dira landuko ditugun gaietako batzuk: osagaiak eta irudiaren esanahia, sukaldaria eta narratzailea, errezeta eta sekuentzia, sukaldaritza-teknikak eta teknika artistikoak, ikuspuntua eta zaporea.

Irailaren 16tik 20ra egingo da tailerra, Undermount-en (Aita Orkolaga pasealekua 46, Igeldo, 20008, Donostia). Ordutegi jarraitua izango du aurten tailerrak: 10:00etatik 17:30etara, ordu erdiko atsedenarekin. Bertan sukaldatu eta bazkalduko da. Topaketa hauetan formazioa doan eskainiko zaie epaimahaiak aukeratzen dituen 10 lagunei.

Bidali beharreko dokumentazioa

Ilustratzaile bakoitzak 3 plateren ilustrazioak bidali beharko ditu: atarikoa, plater nagusia eta postrea.

Horrez gain, honako dokumentazioa igorri beharko du:

  • Curriculuma
  • NANaren kopia bat
  • Posta elektronikoaren helbidea
  • Telefono zenbakia

*Dokumentazioa Wetransfer bidez bidali beharko da administrazioa@galtzagorri.eus helbidera.