Hemeroteka


Compartir
2018-07-16

MarraziOak X: Uztailaren 13ra luzatu dugu izen-emate epea!

MarraziOak X topaketetan parte hartzeko izen-emate epea beste astebetez luzatu dugu. UZTAILAREN 13a izango da dokumentazioa aurkezteko azken eguna. Hau da Harkaitz Cano eta Ignasi Blancek eskainiko duten lantegian parte hartzeko azken aukera. Irakurri oinarriak eta oraindik ez baduzu egin, bidali zure lana! Topaketa hauetan formazioa doan eskainiko zaie aukeratuak diren 12 laguni.

 

Parte hartu nahi duten irudigileek dokumentazio arruntaz gain, 5 ilustrazio bidali beharko ditu: argitaratuak edo ez, bere ustetan bere lana hobekien jaso edo biltzen duten 5 irudiak. Jasotako hautagaitzak baloratu ondoren, uztailaren bukaeran erantzungo zaie parte hartuko duten irudigileei.

 

Esan bezala, tailerrean parte hartzeko aukeratutako egileek memoriaren gaiari helduko diote Ignasi Blanch ilustratzailea eta Harkaitz Cano idazlea gidari dituztela. Proposamena norbere espazio gertukoenetik, hau da, gorputzetik, autobiografiatik eta keinuetatik abiatuta sortzen diren irudien sekuentziazioan arreta jartzea da. Memoria, horrenbestez, hausnarketarako gai izango dute, eta sekuentziazioa lanerako teknika.

 

Irailaren 13tik 18ra egingo da tailerra, Donostian, Komikigunean (ikusi deialdian ordutegi zehatza).Topaketa hauetan formazioa doan eskainiko zaie epaimahaiak aukeratzen dituen 12 lagunei.

 

Bidali beharreko dokumentazioa

Ilustratzaile bakoitzak bere 5 ilustrazio bidali beharko ditu, argitaratuak edo ez, bere ustetan bere lana hobekien jaso edo biltzen dutenak.

Horrez gain, honako dokumentazioa igorri beharko du:

• Curriculuma

• NANaren kopia bat

• Posta elektronikoaren helbidea

• Telefono zenbakia

 

*Dokumentazioa Wetransfer bidez bidali beharko da administrazioa@galtzagorri.eus helbidera.