Hemeroteka


Compartir
2015-06-13

Mariasun Landaren omenezko ikastaroa Udako Ikastaroetan

Etxepare Institutuak antolatuta eta Mari Jose Olaziregik zuzenduta, "Excelence in Basque Studies V, Mariasun Landaren Omenez" izeneko ikastaroa egingo da euskaraz UPV/EHUren Udako Ikastaroetan, uztailaren 8tik 10era, Donostiako Miramar Jauregian. Izen ematea zabalik dago.

Haur eta gazte literatura, genero ikasketak, irakurzaletasuna garai digitalean edo gizarte eleanitzek idazleari sortzen dizkioten erronkak izango dira aipagai. Besteak beste, Mariasun Landa idazleak urtetan jorratu dituen atalak. Bera omentzeko antolatu dute ikastaroa, nazioartean ospetsuak diren aditu nahiz idazleekin.

Matrikularen prezioa 80 eurokoa da maiatzaren 31 arte, eta 92 eurokoa ekainaren 1etik aurrera.

Ikastaroari buruzko informazioa eta egitaraua pdf honetan duzue.