Hemeroteka


Compartir
2014-12-22

Mariasun Landaren obra itzulia Donostiako Haur Liburutegian

Mariasun Landa idazlea izango da hilabete honetako protagonista Donostiako Haur Liburutegian. Euskoa Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jaso berritan, Landaren obra itzuliaren erakusketa paratu dute liburutegian. Halaber, Mariasun Landaren obra itzulia jasotzen duen bilduma digitala ere osatu dute. Euskaraz eta gazteleraz eginiko gida honetan beste hamazazpi hizkuntzetara itzulitako lanak topatu ditzakegu: arabiera, esloveniera, greziera, koreera, poloniera, esperantoa, araniera, galiziera, katalana...

Ekimen horren helburua Landaren obra nazioartean zenbat zabaldu den erakustea da, besteak beste.

Hain justu, Haur eta Gazte Literaturari egindako ekarpen guztiaren aitortza moduan jaso du Mariasun Landak 2014ko Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria, Jean-Baptiste Orpustan ikertzailearekin batera.

Horrez gain, azaroaren 20an Haurren Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Mariasun Landak "Los derechos de la infancia" argitalpenean parte hartu du, beste bederatzi idazle ezagunekin batera. Hori dela eta, Mariasu Landa izango da Donostiako Haur Liburutegi protagonista hilabete honetan.