Hemeroteka


Compartir
0000-00-00

Mariasun Landak jasoko du Eusko Ikaskuntza saria

Mariasun Landa idazleak eta Jean-Baptiste Orpustan hizkuntzalariak jasoko dute, 'ex aequo', Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzia Saria 2014.

Galtzagorri Elkarteko bazkide den Mariasun Landa Etxebeste idazleak eta Jean-Baptiste Orpustan Euskal Lexikologian eta Literaturan adituak lortu dute Euskal Herriko curriculum nabarmenenei ematen zaien Eusko Ikaskuntza Saria.

Eusko Ikaskuntzaren jarduera eremuko zazpi unibertsitateetako Errektoreen ordezkariek, Eusko Ikaskuntzako Presidenteak eta Laboral Kutxako Lurralde Zuzendariak osatutako epaimahaiak nabarmendu du Mariasun Landak Euskal Herrian zein atzerrian duen proiekzioa, eta, bere lanen ikuspegi kritiko eta berritzailea. Gainera, epaimahaiaren ustez, Mariasun Landak euskal kultura bultzatu du zentzurik zabalenean eta “xumetasunetik aldaketa sozialaren alde egin duen idazlea” da.