Hemeroteka


Compartir
2015-03-24

"Maria Goikoak batbirulau!" app berria gure web gunean

Maria Goikoak batbirulau! aplikazioa Galtzagorri Elkartearen web gunean ere erabilgarri jarri dugu. Mugikorrean edo tabletan deskargatzeko aukeraz gain, gure web gunean erabiltzeko modua ere eskaini nahi dugu aplikazioaren bertsio honekin. Horrela, ahalik eta publiko zabelenari irakurketaz gozatzeko aukera berria eskaini nahi diogu. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin, eta Oreka Interactive enpresarekin elkarlanean sortu dugu aplikazioaren bertsio hori. 

Horretarako, sartu Galtzagorriren web gunean (www.galtzagorri.eus) eta eskuineko zutabean agertzen den irudia klikatu. Aplikazioa martxan jarri aurretik, automatikoki Unity programa deskargatzen da, eta berau exekutatzean iznago da erabilgarri aplikazioa.

Android-etarako bertsioan bezala, honetan ere, hainbat joko blokeatuta daude. Horiek desblokeatzeko liburua beharko da. Liburuaren ISBN zenbakia sartu eta joko guztiez gozatzeko aukera izango duzu. Errealitate areagotuan birsortutako irudiak, ordea, ezin dira sistema honen bidez erreproduzitu.

Liburua ez baduzu esku-artean, eskatu zure liburutegian edo ohiko liburu-dendetan.

Sartu web gunera eta gozatu Anjel Lertxundi eta Antton Olariagaren lan zoragarriaz.