Hemeroteka


Compartir
2023-02-23

MANIFESTUA: Haur eta gazte literatura libre baten alde

Galtzagorri elkarteak zentsuratik eta zuzentasun politikotik aske den haur eta gazte literaturaren alde egiten du eta OEPLIrekin batera (Espainiako Haur eta Gazte Liburuaren erakundea non biltzen diren adar katalana, galegoa, euskalduna eta espainiarra), Roald Dahlen obren gaineko edizio lanak sortutako polemikatik harago, MANIFESTU hau (hemen osorik) zabaldu nahi dugu egungo haur eta gazte literaturaren joera "gozoa"k sortzen digun kezkaren aurrean: 

  • Haurrak errespetatuko ditugu.
  • Sormen-askatasuna errespetatuko dugu.
  • Zentsurak eta zuzentasun politikoak literatura instrumentalizatzen dute.
  • Argitalpen-eskaintza pobretzen dute: arriskuak, aniztasuna, askatasun artistikoa eta kritikarako gaitasuna kaltetzen dituzte.
  • Haurrak babestea ez da munduaren eta geure arimaren iluna ezkutatzea, haurrek kontraesanak, bidegabekeriak eta egoera konplexuak bizi dituzte, eta ez erakutsita ez dira desagertuko.

*Atxikimendua eman nahi badiozu: hemen

"Otsoa ez da otsoa, 

umearen beldurra da".

Juan Kruz Igerabide. HGL Eskolan ikastaroan egindako saioan.