Hemeroteka


Compartir
2012-10-30

Malala Yosufzaik jasandako erasoa salatzeko kanpaina

Urriaren 9an, Malala Yousufzai 14 urteko neska pakistandarra tiroz zauritu zuten eskolatik etxerako bidean, berekin zihoazen bi lagun ere zauritu zituzten. Pakistanen Talibanak nesken ikastetxeak ixten ari zirela publikoki salatu zuen Malalak 2009an, eta mehatxuak mehatxu, eskolara joaten jarraitu zuen.

IBBYren ordezkari den Pakistango Alif Laila Book Bus Society erakundea liburutegi bat sortzen ari da Malala Yousufzairen ikastetxean. Gertatutako izugarrikeria salatzeko, baina era berean neskak eskolatzearen alde egiteko, kanpaina bat abiatu du Alif Lailak: IRRIBARREA MANTENTZEKO txartelak banatuz Malalaren eta bere bi lagunak omenduko dituzte. Erakundearen helburua txartel hori historiako txartelik koloretsu eta hedatuena izatea da.

Hori dela eta, laguntza eta parte hartzea eskatu dute. Horretarako haurrei dei egiten die itxaropenez betetako mezu bat idatzi eta marrazkiak egiteko, Pakistanen bezala, hezkuntzan horrelako mugak gainditu behar dituzten neskei animuak emateko, eta beste haurrek ere beren eskaerekin bat egiten dutela eta lan horretan ez daudela bakarrik jakinarazteko.

Marrazki eta mezuak urriaren 20a baino lehen bidaltzeko eskatzen du Alif Laila erakundeak, ondoko helbide elektronikoetara:


aliflaila_lhr@yahoo.com

aliflaila1978@gmail.com

bmk_al@yahoo.com