Hemeroteka


Compartir
2013-07-31

Maite Mutuberriak eta Leire Bilbaok aurkeztutako "Gerrak ez du izenik" albuma izan da 2013ko Etxepare sariaren irabazlea

“Gerrak ez du izenik” izeneko albuma izan da 2013ko Etxepare literatura sarien irabazlea. Epaimahaikideek lan honetan “argazki errealez eta irudi marraztuez osaturiko planoak” nabarmendu dituzte eta azpimarratu dute “hitzari arnasa eman eta kontrapuntu egiteko, bizi iraupenerako dei ozen bat osatuz, armoniaz beteriko album ilustratua” osatu dutela..

Lan honen egileak Maite Mutuberria ilustratzailea eta Leire Bilbao idazlea dira. Lehena Ikus-entzunezko Komunikazioan Lizentziatua eta Ilustrazioan Goi-mailako Teknikaria da. Besteak beste, bi lan ilustratuak ditu: “Hizkuntzaren Keinua” (Elkar, 2012 ) eta “Zure denboraren truke” (Elkar, 2013). Hainbat erakusketa ere eginak ditu Nafarroan eta Nafarroatik kanpo.