Hemeroteka


Compartir
2015-11-19

Maite Gurrutxagak eta Alaine Agirrek irabazi dute Lazarillo 2015 Album Ilustratua saria

2015eko Lazarillo Album Ilustratua Saria irabazi du Maite Gurrutxagak ilustratu eta Alaine Agirrek idatzitako Martin albumak. 51 lan aurkeztu dira lehiaketara eta guztien artetik Gurrutxag eta Agirreren lana hautatu du epaimahaiak testua eta ilustrazioaren arteko armoniagatik, pertsonaien adierazkortasunagatik, eta, desberdintasunari eta inozentziari egiten dioten omenalditxoan igortzen duten sentsibilitateagatik.

Epaimahaia OEPLI osatzen duten Espainiako lau hizkuntzetako atal bakoitzeko ordezkari banak osatzen dute. Aurten kide hauek izan ditu: Reina Duarte (OEPLIko presidentea); Margarita Mateu (ClijCat), Sara Moreno (Consejo General del Libro), Xosé Perozo (Galix) eta Concetta Probanza (Galtzagorri Elkartea).

Iaz, Maite Mutuberriak irabazi zuen sari hori Marta Nuñezek idatzitako El país donde habitan las cigüeñas lanari egindako ilustrazioengatik.

1958an Instituto Nacional del Libro Español erakundea hasi zen lehiaketa hau antolatzen. Ondoren, 1986an, OEPLik hartu zuen hori antolatzeko ardura Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntzarekin. Bi kategoria ditu: "Album ilustratua" eta "Sorkuntza literarioa", bakoitza 2.500€ko saria da. Sari hau da estatu mailan Haur eta Gazte Literaturako saririk zaharrena.