Hemeroteka


Compartir
2016-06-12

Maite Gurrutxaga Brasilgo Salón FNLI do Livro para Crianças e Joves azokan

Maite Gurrutxaga ilustratzailea Rio de Janeiron (Brasil) izango da ekainaren 8an zabalduko den 18. Salón FNLI do Livro para Crianças e Joves izeneko azokan, Galtzagorri Elkarteak eta Etxepare Institutuak lagunduta.

IBBYren Brasilgo atalak antolatzen du Haur eta Gazte Liburuaren Azoka eta Gurrutxagarekin batera, Maite Carranza, Alfredo Gómez Cerdá, Gemma Lienas eta Ledicia Costas idazleak, eta, Javier Zabala eta Xan López Domínguez ilustratzaileak ere izango dira bertan.

OEPLI erakundea osatzen dugun lau elkarteen laguntzarekin (Consejo General del Libro, Consell Català del Llibre Infantil i Juvenil, Galtzagorri Elkartea eta Gálix), eta, SM Fundazioa,Ramon Llul Institutua, Galiziako Xunta eta Etxepare Institutuarekin adostutako elkarlanari esker joango dira egileok Rio de Janeiroko azoka garrantzitsu horretara. Egile eta sortzaileek hainbat saio, aurkezpen eta bilera izango dituzte bertan.

Halaber, OEPLIk Haur eta Gazte Literaturako 300 liburuz osatutako erakusketa jarriko du bertan eta han izango dira Euskal Haur eta Gazte Literaturako hainbat lan ere. Erakusketa osatzeko, Miguel de Cervantes idazlearen heriotzaren 400. urtemuga dela eta, haurrentzako egokitutako haren hainbat obra ere izango dira ikusgai.