Hemeroteka


Compartir
2015-01-18

Mailegu digitalerako proposamen berria

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak eta Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegiak formatu digitalean irakurtzeko proposamen berri bat sortu dute: eLiburutegia izeneko liburutegi digitalaren bidez, liburu elektronikoak (eBook-ak) mailegatzeko aukera berria.

Gehigarri interesgarri batekin dator zerbitzu publiko hori: argitaletxe, egile eta itzultzaileen lana aitortuko da, egileek kobratu egingo baitute. Gainera, eLiburutegia funts oparoa eskaintzeko asmoz sortu da. Ia 2000 titulu ditu egun: gazteleraz 1.700, euskaraz 200; genero eta gai ezberdinetako eleberri ugari, berriak zein klasikoak; badira ezagutza ezberdinetako liburuak ere (giza zientziak, historia, biografiak…); gaztetxoentzako liburuak… Hasteko 3000 izenburuz hornitua egongo dela aurreikusi dute.

Hiru baldintza ezinbestekoak dira zerbitzu hori erabiltzeko:

1. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko Liburutegi batean bazkide izatea.

2. Interneteko konexioa.

3. Internetera sarbidea duen gailua (ordenagailua, irakurgailu elektronikoa, sakeleko telefonoa edo tableta), noski, zerbitzu honekin bateragarria dena.

Egileen aitortza

ADOBE ID delakoan erregistoa egin beharko da eta modu horretan gile eta argitaletxeen eskubideak bermatuko dira.

E-maileguaren arauak:

- Maileguen iraupena 21 egunekoa izango da.

- Erabiltzaile batek gehienez 2 liburu hartu ahalko ditu maileguan aldi berean; 2 erreserba egiteko aukera.

- Mailegua iraungi baino 5 egun lehenago, gogorarazteko mezua bidaliko zaio erabiltzaileari. Liburutegiko erabiltzaile gisa utzitako helbide elektronikora iritsiko da mezua.

- Mailegatutako liburua eskuragarri egon daiteke 6 gailutan eta 6 ordenagailutan aldi berean.

Informazio gehiago eta erabilerari buruzko xehetasunak hemen.