Hemeroteka


Compartir
2014-05-25

Madelon sariak antolatu ditu EHGAMek

Euskal Herriko Les Gay Askapen mugimenduak (EHGAM) 14 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendutako Madelon sariak izeneko literatura lehiaketa antolatu du. Literatur lanen gaia librea izango da baina gay, lesbiana, bisexual edo transexualen gainekoa beharko du izan. Bi kategoria izango dira: 14-17 eta 18-25 urte bitartekoak. Lanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahalko dira urriaren 31a baino lehen.

Kategoria bakoitzean bi sari izango dira: 300 eurokoa eta 150 eurokoa, gehi diploma. Sari-banaketa, berriz, abenduaren 10ean egingo da; hau da, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean.

Informazio gehiago hemen.