Hemeroteka


Compartir
2016-05-21

Madelon, Gazteentzako Literatur Lehiaketa abian

EHGAMek (Euskal Herriko Gay eta Lesbiana Mugimenduak) gazteei zuzendutako V. Madelon Gazteentzako Literatura Lehiaketa jarri du martxan.

Sari hauei XANTI ALTXU "Madelon", EHGAM Gipuzkoa-ko fundatzaile izandakoaren izena eman diegu, bera izan zelako Euskal Herrian gay mugimenduaren gizarteratzaileetako bat, eta, sari hauek helburu bera dutelako: gazterian ere LGTB bisibilitatea bultzatu eta normalizatzea.

Gaia librea izango da, baina gay, lesbiana, bisexual edo transexualei buruz izan beharko da.

Bi kategoria izango ditu, bata 14-17 urte bitartekoa eta beste bat 18-tik 25-era bitartekoa. Kategoria bakoitzean 2 sari egongo dira: 

1) 300 euro eta diploma

2) 150 euro eta diploma

Lanak euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkeztu daitezke kategoria berean eta 2016ko urriaren 31 da lanak aurkezteko azken egun.