Hemeroteka


Compartir
2016-09-16

Liburutegiak gizarte sortzaile eta parte-hartzaileen sustatzaile

Aipatutako lau ildo nagusiek markatuko dituzte IFLAk datozen urteetan egingo dituen ekintzak. Plan Estrategiko honek biltzen dituen ildo nagusiek, laburbilduz, honakoa diote:

 

-Liburutegiak gizartean: IFLAk liburutegi zerbitzuen sektorea ahaldundu nahi du gizarte alfabetatuak, informatuak eta parte hartzaileak eraikitzeko. Alfabetizazioa eta irakurketaren sustapena ezinbestekoak dira IFLArentzat zentzu honetan.

 

-Informazioa eta ezagutza: liburutegiak berrikuntzaren katalizatzaile bihurtu nahi dituzte. Liburutegiak euren inguruko komunitateei eduki berriak sortzen eta eduki zaharrak berrerabiltzen laguntzeko gai izango dira.

 

-Ondare Kulturala: ondare kulturalaren (bere formatu guztietan: tradizionala, historikoa, bertakoa, gaur egungoa…) babeserako ekintzak eta beharrezko kolaborazioak gauzatuko dituzte.

 

-Trebakuntza: hiru ekintza nagusi aurreikusten dira hemen. Nazio Batuen Erakundeak burututako “Transformar nuestro mundo: la Agenda 2030 para el Desarrollo Sostenible” dokumentuaren kontzientzia sortzea; liburutegiek nazio eta eskualde mailako garapen planetan presentzia izan dezaten promozioa egitea eta liburutegiak komunitateen ezinbesteko aktibo gisa onartuak izan daitezen ikuspuntu aldaketa sustatzea.

 

 

 

Liburutegiak sorkuntza sustatzen du, ez bakarrik kontsumoa

 

Etorkizuna iritsi bitartean, Fernando Juárezek 2015ean argitaratutako “Biblioteca pública: mientras llega el futuro” izeneko liburuaren ideia nagusietako batzuk azpimarratu nahiko genituzke hemen. Hainbat biltzar eta foroetan liburutegiaren etorkizunaz eta erabilgarritasunaz espekulatzen den bitartean, honako ideiak biltzen ditu, besteak beste, liburu honek:

 

-Liburutegiak ezbairik gabeko balio soziala edukitzeaz gain, balio ekonomikoa ere badu.

-Lehentasuna egungo erabiltzaileek dute: lehentasuna ez dira teknologia berriak, ez dira liburuak… horiek bitarteko tresnak dira, erabiltzaileen beharrei erantzun ahal izateko baliabideak.

-Liburuzainak “elkarrizketak sortzen” ikasi behar du: bere komunitatean zer gertatzen den eta komunitate horrek zer behar duen uler dezan.

-Liburutegia hirugarren espazio gisa: liburutegiak sorkuntza sustatzen du eta ez soilik kontsumoa.

 

Ikus liburu honi buruz Verónica Juárezek egindako aipamena.