Hemeroteka


Compartir
2012-07-06

Liburutegia azokan

Uztailaren 5ean, Iurretako Herri Biblioteka herrian hamabostero antolatzen den azokan izango da. Egun horretan baserriko produktu eta gainontzeko postuen artean liburuak izango dira.

Ekimenaren helburua zuzenean eta gertu gertutik herritarrei beraien erosketak egiten dabiltzala, zerbitzua ezagutaraztea da. Horretarako irakurketa gune bat prestatuko dute, bibliotekaren bildumaren aukeraketa bat bertara eramanez: liburuak, aldizkariak, pelikulak, musika, e-Reader-ak, Tablet-ak...

Jendeak momentu batean lasai eseri eta biblioteka zerbitzuaren berri jasotzeko aukera du: zer eskaintzen duen ikusi eta ukituz, bazkide egiteko aukera ere egongo da, zerbitzuak ezagutu, jardueren egitaraua ikusi, katalogoa kontsultatu, funtzionamenduari dagozkion zalantzak argitu...

Nahi duenak bildumako zerbait aukeratu eta bere otzara betetzeko aukera ere izango du.