Hemeroteka


Compartir
2014-06-12

Liburutegi digitala garapen bidean diren herrialdeentzat alternatiba

Garapen bidean dauden herrialdeetan hezkuntzako edukiak edonoren esku egotearen helburuarekin "Library for all" plataforma sortu da. ‘Online’ liburutegi bezala funtzionatzen duen aplikazio bat da, eta digitalizatutako liburuak eskaintzen ditu kostu baxuko mugikor, tablet eta ordenagailuetan kontsumitzeko.

Garapen bidean dauden herrialde askotan liburudenda gutxi eta banaketa sisteman traba asko dituzte. Liburu fisikoak eskuratzea zaila izaten denez, telefono mugikorra hezkuntzako edukiak kontsumitzeko alternatiba nagusi bihurtu da. Bada,  "Library for all" proiektuaren bultzatzaileek ere bide hori baliatu nahi izan dute liburutegi digitalaren aplikazioa martxan jartzeko.

Egitasmoa "Library for all" Kickstarter webgunean egindako kanpaina bati esker finantziatu ahal izan dute.

Ingelesez dagoen bideo honetan proiektuaren nondik norakoak azaltzen dituzte sortzaileek:

Library For All Video from Library For All on Vimeo.