Hemeroteka


Compartir
2016-01-21

Liburuak eta Haur eta Gazte Literatura masterra

Aurten ere Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak eta Venezuelako Banco del Librok antolatuta Liburuak eta Haur eta Gazte Literatura masterra (Llibres i Literatura Infantil i juvenil: producció, usos i recepció) egingo da. Izen ematea zabalik dago urtarrilaren 25a arte. 275 orduko ikastaroa da eta on-line egingo da.

Bederatzigarren edizioa du Teresa Colomer adituak zuzentzen duen master honek. Martxoaren 29an hasi eta maiatzaren 27an amaituko da. Leku mugatuak ditu eta izen-emate ordenaren arabera onartuko dira.

Halaber, eta master horri lotuta, bi erakunde horiek "Children’s books from a global perspective" ikastaroa eskainiko dute lehen aldiz on-line eta ingelesez.Ikastaro horrek ere 275 ordu izango ditu izen handiko lau irakasle: Sophie Van der Linden, Karen Coeman, Evelyn Arizpe eta Morag Styles, eta Junko Yokota. Ikastaroa martxoaren 26an hasiko da eta izena emateko epea otsailaren 4an amaituko da.