Hemeroteka


Compartir
2016-02-15

Liburua eta teknologiak uztartzen dituzten proiektuak saritu dituzte

The Bookseller enpresak FutureBook Awards sariak banatzen ditu urtero liburugintza eta teknologiak uztartzen dituzten proiekturik onen artean. Hainbat sail edo kategoriatan banatzen dituzte sariak, eta egitasmo berritzaile ugari dago tartean.

Batzuk aipatzearren, interesgarriak dira honakoak: 

- Oovre, papereko liburuen katalogo birtuala, liburua erosleak gertuen duen liburu-dendara bidaltzen duena.

- Write-Track plataforma, esparru desberdinetako sortzaileak elkarlanean jartzen dituena. Hau da, ipuin edo eleberri bat idazteko ideia bat izan baina berau garatzeko astirik edo inspirazio nahikorik ez dutenentzat aproposa dela diote. WT erabiltzaileek ideia hori garatzen laguntzen baitute, bai idatziz, edo ikuspuntu desberdinak proposatuz. Idazketa kolektiborako aukera eskaintzen du plataforma honek.

- Together Tales, ipuin sorta bat (paperekoa eta digitala) eskaintzen duen plataforma, irakurlea protagonista bihurtzeko aukera ematen duena eta hainbat joko dituena.

- Reedsy plataforma: sare sozial baten moduan funtzionatzen duen plataforma da. Bertan dagoeneko zerbait idatzia duen egile batek diseinatzaileak, editoreak edo marketinean adituak diren pertsona independienteak aurki ditzake.

- Oolipo: mugikorretara egokitutako ipuinak, nobela laburrak, eta istorioak eskaintzen dituen plataforma.

Gehiago ere badira baina guztiak FutureBook Awards web gunean daude. Bestela, Proyecto451 web gunearen albiste honetan ere aurki ditzakezu egitasmo interesgarri gehiago.