Hemeroteka


Compartir
2025-04-14

Liburu hari boom: Galtzagorri elkartearen egitasmo berria

Galtzagorri elkartean, Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Zerbitzuarekin batera, 2025ean egitasmo berria jarri dugu martxan: Liburu hari boom.

Proiektuak zortzi urtez martxan egon den Booktuberboom_+ egitasmoari jarraipena emango dio, baina eraldatuta etorriko da sare sozialak eta pantailak alde batera utzi eta literaturari, elkarrizketari eta sormenari ateak irekiko dizkiegulako.

12-18 urte bitarteko gazteei irakurtzeko bide berriak zabaltzea eta gazteen artean irakurketak partekatzeko espazioak sortzea dira Liburu hari boom egitasmoaren xede nagusiak. Hala, hona proiektuaren bi zutabe nagusiak:

  • Gazteekin liburutegietan egingo ditugun aurrez aurreko saioak.
  • Liburu-iruzkinen lehiaketa non egileak gomendioa landuko duen arte-adierazpidea hautatu ahalko duen. (Ikusi spota HEMEN)

Informazio guztia egitasmoaren webgunean eta sare sozialetan topatu daiteke. 

Egitasmoaren irudia: Studio Gastón

Spota: Polaina Podkasta