Hemeroteka


Compartir
2020-03-23

Liburu-gomendio bat egunero

Gaurkoan abezedario bat. Abezedario batek ez dauka adin tarterik. Hizkien sekretuak kontatzen ditu. Hizkiak batuz hitzak egiten ditugu.

Abezedario titirigario (letren txotxongiloa). Idazlea: Juan Kruz Igerabide. Ilustratzailea: Elena Laura.

Igerabideren abezedarioak hizki larriak eta xeheak hartzen ditu. Jolastu egiten du hizkiekin. Kontatu egiten digu hizkiez. Aho-korapiloak egiten ditu hizkiekin. S letra belartxa da, k xehea neskatila bat dantzan, M futbol zelaiko atea da. Ilustratzailea lagun du idazleak hizkien unibertsoa erakusteko.

Letren sekretua

Abezedario

zintzilikario,

zuhaitzetik

hitz-jario.

Abezedario guztiak daude sortzeko norberak berea duelako barruan. Abezedarioak irakurtzeaz gain, sortu ere egin daitezke!