Hemeroteka


Compartir
2020-05-15

Liburu-gomendio bat egunero

Arrainak emozioz beteta daudenean...

Pozik. Idazlea eta ilustratzaila: Mies Van Hout. Ttarttalo, 2011.

Emozioak dira album honen ardatza. Ez dira, hala ere, modu pedagogikoan lantzen, albuma erakusleiho bat da. Arrain bat, itsasoaren sakonean, orriz orri emozio ezberdin batean murgilduta. Arraina ageri da, koloretsu eta adierazkor, orrialde bakoitzeko emozio bat agertzen. Hogei emozio dira, norberaren abanikoa aberasteko gaitasuna dutenak izan haur nola heldu. Haserre gaudela diogu maiz, baina agian ñabardurak ditu gure haserreak eta amorrua da haserre baino gehiago. Triste diogunean akaso atsekabetuta gaude. Beldurraren ñabardurak izan litezke ikara eta izua. Arrainen ezpainek, tamainak, keinuek adierazkortasun handia dute. Arrain bakoitza ipuin baterako hizpidea izan daiteke. Kontatzeko, jolasteko, antzerki-jokoak egin daitezke obra honekin. Alai, pozik, ausart, jeloskor, nahaspilatuta... Izena kostata jartzen diegun emozioak hartzen dituzte arrain hauen hezur zein mamiak.