Hemeroteka


Compartir
2020-04-29

Liburu-gomendio bat egunero

Gaur, komiki bat! Gaztetxoentzat zein helduentzat.

Elefantearen tristura. Gidoia: Antona Nicolas. Ilustrazioak: Nina Jacqmin. Itzulpena: Miel A. Elustondo. Moldaketa grafikoa: Gregorio Muro. Harriet, 2019.

Louis haur umezurtzaren bizitza ez da samurra: inork ez du adoptatu nahi, kideek iseka egiten diote bere loditasun eta betaurrekoengatik... Baina herrira zirkua iristean, Clara elefante-hezle gaztearekin adiskidetu eta apurka-apurka maiteminduko da. Maitasunak bere gordelekutik aterako du Louis. Baina, Clarak zirkuarekin egiten dituen bidaiak direla eta agur artean bizi dira. Komikiak poesiatik edaten du, eta kutsu intimista du. 

Nicolas Antonaren gidoia eta Nina Jacqminen irudiak dituen Elefantearen tristura hau 2016an argitaratu zen Frantzian eta sari ugari irabazi ditu han. 

Hona testuaren lagin bat:

Bizitza etapatan banatzen da

Gozoena maitasuna  

Gogorrena banaketa

Mingarriena agurra

Eta estimatuena

berriz elkartzen garenekoa da