Hemeroteka


Compartir
2020-04-24

Liburu-gomendio bat egunero

Gaur ostirala da! Irribarre egingo al dugu? Irribarrea beti da sendagarria. 

28 ipuin barre egiteko. Idazlea: Ursula Wölfel. Ilustratzailea: Bettina Wölfel. Alberdinia, 2018 (2. edizioa).

Jaki goxo-goxoz inguratuta xagu bat, presaka dabilen gizonari ahaztu zaio jada nora doan, behiak aspertzen dituzten zezen pertxentak edo tximino baten hazkurearekin jolasten duen arkakuxo tranpatiaren istorioa biltzen ditu Wölfel-en liburuak. Orrialde bakarreko ipuin laburrak dira, ipuin bakoitzeko ilustrazio batekin eskainitakoak. Animaliek presentzia handia dute, fabulak dira ipuinok. Moralik ez dute saltzen, hala ere. Anjel Lertxundik azken Behinola-n gomendatutako liburua da, eta bere gomendioan idazleak "nortasun-ispiluak" direla idatzi zuen.

Haurrei ahots goran irakurtzeko ipuin ezin hobeak dira, ipuinak moldatu eta haiekin jolas egiteko modukoak. 

Irakurri haurrei! Irakurri haurrekin!