Hemeroteka


Compartir
2020-04-16

Liburu-gomendio bat egunero

Gure zaharren istorioak entzutearen garrantzia anplifikatu den garai honeta, haien ongizatea guztion ongizatea dela nabarmen geratu den garaiotan, Vladimira dakargu gaur.

Amona Vladimiraren urrezko hortza. Idazlea: Ignacio Sanz. Ilustratzailea: Eugenia Abalos. Itzultzailea: Antton Olano (Rosetta). Ibaizabal, 2019. 8  urtetik aurrera.

Vladimira amona bitxia da. Clementino aitonarekin batera, armiarmen zirkua sortu zuen eta, sidekar motorrarekin, mundu osotik bidaiatu ziren beren ikuskizunarekin. Itzulipurdiak eta malabarismoak egiten ditu; harrituta uzten ditu guztiak. Urrezko hortza du, eta distira berezia izaten du hortzak bilobei bere abenturak eta istorioak kontatzen dizkienean. Bere bilobetako batek amona harrigarriaren iragan artistikoa eta amets zoroak gogoratzen ditu.

Liburu osoan antzematen den umore ukitua. Amonaren izaera bitxiak eragiten du umore ukitu hori eta, horren bidez, kontalariak dramatismorik gabe egiten dio aurre adineko baten heriotzari. Amonaren heriotza eta horrek dakarren falta modu oso sentikorrean eta hurbilean landu da, irakurleen adina aintzat hartuta. Irakurleak ume protagonistekin identifikatuta sentitu daitezke. 

Segi entzuten, irakurtzen, kontatzen, kantatzen eta jolasten haurrekin!