Hemeroteka


Compartir
2020-04-14

Liburu-gomendio bat egunero

Hona gu hemen: Lur planetan bizitzeko oharrak, Oliver Jeffers. Txalaparta, 2020.

«Kaixo eta ongi etorri planeta honetara. Lurra esaten diogu. Globo handi bat da, espazioan zintzilik, eta hor bizi gara gu». Halaxe hasten da Oliver Jeffers idazle eta ilustratzailearen maisulan hau, mundu honetara iritsi berriak jakin beharreko guztia azaldu nahian. «–Ederra da atzera begiratzea eta gure planeta bere horretan ikustea, planeta soiltzat. Guztiz bestelako ikuspegia da; egiaz, balio du konturatzeko gure existentzia zeinen hauskorra den» –Sally Ride doktorea, astronauta eta fisikaria. «–Hiru hitzen arabera bizi behar dugu, seme, ez besterik: errespetua, begirunea eta tolerantzia» –Oliverren aita, pertsona on-ona.

Jeffers ilustratzailea eta idazlea da. 1977an sortu zen Belfasten, eta gaur egun Brooklynen bizi da. Lehen liburua argitaratu zuenetik, How to catch a star [Nola harrapatu izar bat], hamaika album eta bilduma sortu ditu, eta gure planetako hainbat txokotan erakusketak egin ditu. Bere lana behin baino gehiagotan saritu dute, eta berrogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli. Semea jaio berritan idatzi zuen Hona gu hemen, mundua eta bizitza hari azaltzeko gogoak bultzatuta.