Gaur klasiko handi baten moldaketarekin gatoz. Gomendatzen dizueguna euskarara ekarritako bat da, gehiago daude, baita obra osoa ere, moldaketarik gabekoa. Bertsio hau aukeratu dugu liburua haurrei eman baino, ahots goran irakur diezaiezuen. Gauero, besapean hartuta, zati bat. Hala eginda, ez baitauka adinik!
Altxor uhartea. Idazlea: R.L. Stevenson. Moldaketa: Lluís María Todó. Irudiak: Javier Andrada. Itzulpena: Patxi Elizegi. Elkar, 2008.
R.L Stevensonek (1850-1894) Altxor Uhartea 1883an argitaratu zuen. Piratak, mapa bat, altxorra eta gaztetxo bat tarteko, abentura eleberrien gailurrean dagoen nobela da. Gaztetxoa haurra da hasieran, baina abentura, beretzat, bidaia iniziatikoa da bizitzaren eta heriotzaren aurrean jarriko baita. Ongia eta gaizkia hezur eta mami, eleberriko pertsonaiak ez dira, orrialdeak pasa ahala diruditena, Jack Silver Luxeak irudikatuko du ongien. Hasieran gaizto beldurgarri zena, gero ez da hain okerra izango.
Elkarrek argitaratutako bertsio hau haur txikiei irakurtzeko modukoa da. Nobela, bere osotasunean, gaztetxoei eskaintzeko modukoa da. Izan ere,haurtzaroaren eta gaztaroaren arteko bidaia iniziatikoa baita, irakurlearengan lorratza uzten duen horietakoa.
Gaurkoan gonbidapena, hala ere, txikienei nobela honen amua botatzea da. Gaurko gonbidapena txikiei ahots goran irakurtzea da.