Hemeroteka


Compartir
2020-04-02

Liburu-gomendio bat egunero

GAUR HAUR LIBURUAREN EGUNA DA!!! Segi dezagun lanean!

Abereen etxaldea. Idazlea: George Orwell. Itzultzailea: Juan Martin Elexpuru. Elkar, 1995.

George Orwell-ek 1945ean argitaratu zuen Abereen etxaldea. Animaliak protagonista dituen fabula bat da. Etxaldeko gizakiak kanporatzen dituzte animaliek haien kateetatik askatzeko. Hasieran etxaldean elkar bizi diren espezieen arteko berdintasuna nagusitzen da, baina laster aurreko tirania erreproduzitzen hasten dira goitik beherako sistema indartuta. Orwell-ek satiraz betetako fabula bat idatzi zuen, garai hartako gertakizunak barne hartu zituen alegoria da. Hain zuzen, eleberriaren itzalean orduko Sobiet Batasunean Stalin-en erregimenak sozialismoa zertan bihurtu zuen agerian jarri nahi izan zuen Orwell-ek.

Konfinamendu garaian gaztetxoek irakurtzeko moduko eleberria da. Nobelan aurrera eginda, hasieran antolatzaile prestu gisa agertzen diren txerriek zer nolako sistema autoritarioa sortzeko gai diren ikus dezaten. Konfinamendu garaian irakurri, eta ondoren etorriko denaren aurrean iritzi kritikoa sortzeko aukera emango dien eleberria da inondik ere.