Hemeroteka


Compartir
2021-05-03

Liburu-gomendio bat astero

Julieta, Romeo eta saguak. Idazlea: Mariasun Landa. Ilustratzailea: Asun Balzola. Erein, 2021 [1994].

Zer da paradisua? Zer da enamoratuta egotea? Halako galderei ematen dizkien erantzunak lurretik oso gertu daude: tarta jatea edo rocka dantzatzea, esaterako. Mariasun Landak berak dioen bezala, liburuaren izenburua poliki irakurri beharra dago hariak nondik nora harilkatuko diren jakiteko.

Julieta bakarrik bizi da. Neska mokofina da, pixka bat potoloa, saguez inguratuta bizi dena. Romeo agertu eta dena aldatuko da. Istorio dibertigarria da eta, Landak aitortu duenez, berak ere ederki pasa zuen idatzi bitartean. Estereotipo bat baino gehiago apurtuko zaie irakurleei. Izan ere, nola ikusiko da mundua saguen begietatik?

Ilustrazioak Asun Balzolak egin zituen eta 1994ean argitaratu zuten lehenengoz. Orain, Erein etxeak edizio berritua plazaratu du.

Beren kabuz irakurtzen duten haurrei zuzenduta dago.