Hemeroteka


Compartir
2022-03-09

Liburu Gaztea booktrailer lehiaketako bideoak jasota!

Dagoeneko jaso ditugu Liburu Gaztea 2021-2022ko booktrailer lehiaketako aurtengo trailer bideo guztiak!

Urtero bezala, oso arrakastatsua izan da parte hartzea. 230 bat trailer iritsi zaizkigu Galtzagorrira 27 ikastetxe ezberdinetatik. Bestalde, lehen aldiz booktrailer batzuk TikTok aplikazioan igota partekatu dizkigute norbanakoen kategorian. Ea sare sozial berrienetan ere euskarazko literatura zabaltzea lortzen duten!

Liburu irakurrienen artean agertzen dira urteko hautatuak: Frankenstein efektua, Ikusezin, Arrastoa eta Emakume guztiok liburuak. Hala ere, bestelako liburu hauek ere izan dute euren booktrailer lana: Ezekiel, Anna Franken egunkaria, Pijama marradunaz jantzitako mutikoa, Beti iparralderantz...

Guztiak ikusgai daude Liburu Gaztea webgunean

Orain epaimahaiaren txanda izango da eta kategoria bakoitzeko euren irabazlea hautatzeari ekingo diote. Era berean, apirilaren 1ean martxan jarriko dugu publikoaren bozka jasotzeko fasea. Egon adi!